TALDEKO NIA

Azken jarduera honetan ikaskideen artean NIA berri bat eraikitzea proposatu zaigu,  bakoitzak egindako aportazioekin orain arte ikasitako guztia kontuan hartuta. Erabilitako euskarria digitala izan da, MindMup aplikazioaren bitartez eta egia esateko ideia ugari islatu dira buru-mapa edo kontzeptu-mapa honetan. Ikusten da aplikazio ugari ezgutzen dituztela taldeko kideek, niretzako berriak direnak baina era berean baliagarriak izan daitezkeenak. Horregatik, aurrerantzean hoien inguruan ikertzeko parada suertatu zait, ikusteko nire NIAn zein modutan eta maiztasunarekin txertatu ahal ditudan.

Gehiegi luzatu gabe, goazen ikustera nola geratu den gure lana:


Ikusi bezala, hasierako lau nodoez gain (Arazoak, Komunikazioa, Informazioa eta Edukiak) beste hiru nodo gehitu dira, ezinbestekoak direnak eta NIA aberasten dutenak era berean (Aberasteko Jarduerak/Jarduera motak/Antolaketa). Izan ere, oso garrantzizkoak iruditu zaizkit "Aberasteko Jarduerak" eta "Antolaketa" gehitzea, bertan agertzen diren markatzaile sozialen erabilera eta aplikazio berriak ikasteko denbora batez ere. Azken nodo horretan (Antolaketa) bi tresna gehitzeko aukera ikusi dut, nire egunerokotasunean baliagarriak zaizkidanak: Start.me, (lanean erabiltzen ditudan tresna guztiak internet irekitzen dudanean agertuz, Symbaloo-ren antzera, baina sarbideak argiago ikusten dira) eta Moodle, bai edukiak antolatzeko eta lanak gehitu eta ebaluatzeko tresna paregabea.

Gehienbat NIA aberastu duen nodoa, nire ustetan, Edukiak sortzekoa da. Izan ere, besteetan ia gehienekin bat egiten dugu, tresna orokorrak edo unibertsala baitira. Horretan, beharren arabera hainbat eta hainbat tresna aurkitzen ditugu, eta ezinbestean aukeraketa bat egitera behartuta gaude, gure beharretara gehien hurbiltzen den hura aukeratuz. Hori bai, gerora gure lana da aplikazio bakoitzean arakatzea eta dituzten aukera guztiak ikertzea. Horrela soilik iritsiko ginateke NIA modu eraginkorrean kontrolatzen. Lan hori errazteko, baliagarriak ikusten ditut lankideek egindako lanak ezagutzea eta haiengandik jaso ahal ditugun azalpenak entzutea, asko erakutsi ahal digutelako. Azken batean, tutorialen antzera erabili ditzakegu haien esperientzia. 

Irudikapenari dagokionean, MindMup-ek egindako mapa sinplea iruditzen zaidan arren, nahiko argigarria gerta daiteke eta nodo guztiak ondo bereiztuta daude koloreekin lagunduta. Agian, azpinodo bakoitzari koloreak lagunduko lioke.

Hemendik aurrera, hortaz, Taldeko NIAn proposatzen diren hainbat tresna probatzea besterik ez zait falta, eta nire egunerokotasuenan haiek eduki dezaketen baliagarritasuna neurtu. Ondoren, nire klaseetan aplikatzea eta zein modutan baloratu beharko dut. Horretarako hoberena probatzea da, eta ondoren nola joan den baloratzea.

Horregatik, eta aurreko guztia kontuan hartuta, taldeko NIAri 8.5ko nota jarriko nioke, betiere badagoelako zer hobetu, eta ikusgarritasuna hobetzeko bestelako tresna edo irudikapena aukeratuko nukeelako. Hala ere, eta esan bezala, lan ederra egin dute, nodo berriak eta erabilgarriak gehitzen, guztion esperientzia eta ezagutza elkartuz.


Comentarios

Entradas populares