Ir al contenido principal

Entradas

Destacados

TALDEKO NIA

Azken jarduera honetan ikaskideen artean NIA berri bat eraikitzea proposatu zaigu,  bakoitzak egindako aportazioekin orain arte ikasitako guztia kontuan hartuta. Erabilitako euskarria digitala izan da, MindMup aplikazioaren bitartez eta egia esateko ideia ugari islatu dira buru-mapa edo kontzeptu-mapa honetan. Ikusten da aplikazio ugari ezgutzen dituztela taldeko kideek, niretzako berriak direnak baina era berean baliagarriak izan daitezkeenak. Horregatik, aurrerantzean hoien inguruan ikertzeko parada suertatu zait, ikusteko nire NIAn zein modutan eta maiztasunarekin txertatu ahal ditudan. Gehiegi luzatu gabe, goazen ikustera nola geratu den gure lana: Ikusi bezala, hasierako lau nodoez gain (Arazoak, Komunikazioa, Informazioa eta Edukiak) beste hiru nodo gehitu dira, ezinbestekoak direnak eta NIA aberasten dutenak era berean (Aberasteko Jarduerak/Jarduera motak/Antolaketa). Izan ere, oso garrantzizkoak iruditu zaizkit "Aberasteko Jarduerak" eta "Antolaket...

Entradas más recientes

Nire NIA hobetzeko proposamen-bilduma

Nire NIA irudikatzen

Nire NISari buruzko hausnarketa

NIAren osagaiei buruzko hausnarketa

Norberaren Konpetentzia digitala ezagutzen: IKANOS autodiagnostiko testa

Zer da Konpetentzia Digitala?