NIAren osagaiei buruzko hausnarketa
NIAri buruzko esanahia sakontzen
Ikastaroarekin aurrera egin ahal izateko ezinbestekoa da NIA zer den eta haren osagaiak zeintzuk diren identifikatzea. Azken batean, gure eguneroko bizitzan lagunduko diguten hainbat alor osatuko dute NIA, hala nola gaitasunak, jarrerak, baliabideak eta eta ikas-ikuspegiak, eta horiek zeintzuk diren edo izan daitezkeen ezinbestekotzat hartzen dut.
Era berean, osagai horien definizioaz gain, pixka bat gehiago sakondu eta bakoitzak gure bizitzan zer nolako eragina eduki dezakeen azalduko dugu. Izan ere, etengabe aldatzen ari den mundu honen aurrean gure NIA ere etengabeko eboluzioan egongo da, eta hortaz, saiatuko gara horren inguruko oinarriak ezartzen, aurrerantzean modu errazago batean garai berrietara moldatu ahal izateko. Ekin diezaiogun horri!
NIAren osagaiak aztertzen
Bizitzako alor horiek beteko duten osagaiak aztertuko ditugu oraingoan, bideo honetan oinarrituta:
Gaitasunak: garrantzitsua da egin ahal dugun eta egin ezin dugunaren inguruan kontziente izatea. Horrela, modu eraginkorrean hobetu eta moldatu ahal izango gara etengabeko aldaketetara. Zentzu horretan, bi motatako gaitasunak ikusiko ditugu, digitala eta ikasten ikastekoa.
Jarrerak: gure gabeziak identifikatzea ez da nahikoa, eta horregatik aldatzeko eta egokitzeko borondatea landu behar dugu, erresiliente izaten lortu ahal izateko. Beraz, aldaketen aurrean jarrera baikorra eta motibazioa gaitasunekin bat egin behar dute hobetu ahal izateko
Baliabideak: aurreko guztia burutzeko hainbat baliabide erabiliko ditugu gure egunerokotasunean, teknologikoak (IKT) eta ez teknologikoak (harremanak). Izaki sozialak garen heinean, sozializazioa garatzeko ezinbesteko baliabideak izango baitira.
Ikas-ikuspegia: gurpilaren azken atala etengabeko ikasketaren aurrean dugun ikuspegiak osatzen du. Alde bateik ezagutzaren eraikitzea (edukia) izango genuke (konstruktibismoa) eta bestetik eduki hori konektatzen jakitea (konektibismoa). Azkenik, garrantzizkoa da eduki hori nola eta nondik lortu dezkegun ulertzea. Dakigun bezala, bi eremuetatik barneratu ahal ditugu, bai formakuntza formaletik bai informaletik. Izan ere, edozein momentutan entzuten eta ikusten duguna baliagarri bihur daiteke, unibertsitatean nahiz kalean, besteak beste.
Osagai horien guztien artean, ezin daiteke bata besteari gailendu, guztiak elementu bakar baten osagaiak baitira, eta guztiak beharrezkoak direlako gurpila biratu dezan; hau da, bata bestearekin gabe ezin du funtzionatu, eta hortaz, sistema eten egingo litzateke. Hori bai, gurpil hori ibiltzen hasi dadin ezinbestekotzat hartzen ditut motibazioa eta jarrera baikorra, guztiaren "genesia" baitira.
Irakasleek beraz, guztiak kontrolpean izan behar dituzte neurri txiki batean bada ere, eta ez nuke bat bera ere kanpoan utziko edo garrantzi txikiagorik emango.
Nire buruaren hausnarketari dagokionean, nahiz eta osagai guztiak ezagutu, badira ezagutu edo kontrolatzen ez ditudan baliabide teknologikoak, etengabe berriak agertzen baitira, era berean ezagutza eraikitzen lagunduko didatenak. Bi horiek izango lirateke gehien jorratu beharreko adarrak NIA eraginkor bat eratu ahal izateko.
Comentarios
Publicar un comentario